Boluntarioak eskatu dituzte Tolosako Abesbatza Lehiaketan lan egiteko

Tolosaldeko Ataria 2023ko urr. 23a, 12:01

Abesbatza-laguntzaile izateko deialdi berezia egin du Tolosako Ekinbide Etxeak. Lan boluntarioa izango da, gastu guztiak ordainduta.

60 boluntario inguru izaten dira urtero lehiaketaren antolakuntzan eta jaialdiaren egunetan lan egiten dutenak. Aurten, boluntarioak behar dituztela eta, abesbatza-laguntzaile izateko deialdi berezia egin du Tolosako Ekinbide Etxeak. «Hizkuntzak praktikatu, jende berria ezagutu, abesbatza-musikarekin gozatu etazure herria atzerritar baten lekutik ezagutuko dute», adierazi dute antolatzaileek.

Lan boluntarioa izango da, gastu guztiak ordainduta, eta Gipuzkoako hiru herritan izango dute ostatua boluntarioek, abesbatzekin batera; 70 abeslariri laguntzea izango da lana.

  • Urriaren 30etik azaroaren 5era: 8 abeslariri laguntzea, ostatua Urnietan.
  • Urriaren 30etik azaroaren 5era: 18 abeslariri laguntzea, ostatua Hondarribian.
  • Urriaren 30etik azaroaren 5era: 9 abeslariri laguntzea, ostatua Zarautzen.
  • Urriaren 31tik azaroaren 6ra: 37 abeslariri laguntzea, ostatua Zarautzen.

Interesa dutenek, 943 650 414 (luzapena: 8) telefono zenbakira deitu edo xabi@cittolosa.com helbide elektronikora mezua idatzi behar dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!