54. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketako egitaraua

Ataria 2023ko urriaren 20a

Azaroko lehen bost egunetan Europako nahiz Asiako 14 herrialdetako 18 taldek parte hartuko dute Tolosako Ekinbide Etxeak antolatutako Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 54. edizioan. Gizonezkoen Suhar Korua izango da Euskal Herriko bakarra.

EGITARAUA
  • Urriak 28, larunbata
    • 20:00. Kontzertua San Frantzisko elizan, Hodeiertz abesbatzaren eskutik, bere sorreraren 40. urteurrena dela eta.
  • Urriak 31, asteartea
    • 19:30. Maite Arruabarrenaren (mezzosopranoa) eta German Ormazabalen (piano-jotzailea) eskutik, errezitaldia Leidor antzokian. Poesia eta musika estuki elkartuta, frantziar, italiar, argentinar eta espainiar abestien sorta txiki eta zoragarria eskainiko dute.
  • Azaroak 1, asteazkena
    • 16:00. Abesbatza lehiaketan polifonia modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia. Polifonia eta folklorea: VMU Academic Choir Vivere Cantus (Lituania), Seongdong-Gu Women's Choir (Korea) eta Megaron Chamber Choir (Eslovenia).
    • 19:30. Abesbatza lehiaketan polifonia eta folklore modalitatean parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia. Polifonia eta folklorea: Shangai Rainbow Chamber Singers (Txina), Muscalipa (Filipinak) eta Suhar Korua (Euskal Herria).

  • Azaroak 2, osteguna
    • 19:30. Abesbatza lehiaketan polifonia eta folklore modalitatean pafrte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia. Polifonia eta folklorea: Ching-Yun Choir (Taiwan - Chinese Taipei), Mädchenchor Hannover (Alemania) eta Somnium ensemble (Finlandia).
  • Azaroak 3, ostirala
    • 19:30. Abesbatza lehiaketan polifonia eta folklore modalitateetan parte hartuko duten ganbera abesbatzen emanaldia. Polifonia eta folklorea: Kammerkoret Aurum (Norvegia), La Pura Fuente Choir (Japonia) eta The Academic Choir Maribor (Eslovenia).
  • Azaroak 4, larunbata
    • 11:00. Abesbatza Lehiaketan musika erlijiosoan parte hartuko duten ahots taldeen emanaldia, Herrikide ikastetxean. Musika erlijiosoa eta profanoa: Musicalipa (Filipinak), Barbörukórin (Islandia), Coro Giovanile With Us (Italia), Male Ensemble Philippines (Filipinak), Phoenix Consort (Erresuma Batua) eta Palestra Vokalensemble (Suedia).
    • 16:00. Abesbatza lehiaketan musika profanoan parte hartuko duten ahots taldeen emanaldia.
  • Azaroak 5, igandea
    • 11:00. Lehiaketaren amaiera saioa eta sari banaketa.
    • Jarraian. Abesbatza bazkaria, Ferialekuan.
    • 19:00. Suhar Korua abesbatzaren kontzertua, San Frantzisko elizan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!