Hasi dira txapak banatzen

Tolosaldeko Ataria 2022ko aza. 12a, 13:28

Datorren ostiralean hasiko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta jada ahobizi eta belarriprest txapak ari dira banatzen.

Tolosan, San Frantzisko pasealekuan jarri dute postua eta herritar ugari gerturatu da izena ematera edota txapak jasotzera. Datozen egunetan eskualdeko herri bat baino gehiagotan egongo da gauza bera egiteko aukera, eta hitzordu horietara gerturatu ezin daitezkeenak  Euskaraldia.eus  webgunean eman dezakete izena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!