Tolosaldeko herriak girotzen doaz pixkana Euskaraldiaren atarian

Ataria 2022ko aza. 10a, 11:58

Herri bakoitzean Euskaraldiko batzordeak lanean ari dira izen emateak eta txapa banaketak antolatzen; Orendainen, esaterako, egitarau oparoa antolatu dute egun hauetarako.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldia, euskaraz aritzeko eta hizkuntza ohituretan pausoak emateko ariketa sozial erraldoia. Hirugarren edizioa da datorrena, eta herriz herri girotzen hasita daude, ariketa hasi aurretik txapak banatu eta indarrak hartzeko.

Eskualdeko herri bakoitzean Euskaraldiko batzordeak ari dira lanean, eta batzorde bakoitza bere modura ari da izen emateak eta txapa banaketa antolatzen. Hala ere, ahobizi eta belarriprest roletan izena eman nahi duten herritarrek Euskaraldia.eus webgunean egin dezakete. Hala ere, Galtzaundi Euskara Taldeak adierazi du izena ematen dutenek ez daukatela zertan txapa bere herrian hartu, ondo etortzen bazaio beste herri batean hartzea posible dela. Bestalde, txapa hartzeko zein izena emateko guneetan edizio honetako banderatxoak erosteko aukera ere izango da.

Orendainen, esaterako, egitarau oparoa antolatu dute Euskaraldiaren harira. Azaroaren 12an, larunbatean, bakarrizketa umoretsua izango dute kultur etxean, Nerea Arriola umoregilearen eskutik, 18:00etan. Azaroaren 18an, Euskaraldiaren lehen egunean haurrentzako zinea jarriko dute udaletxeko ganbaran, 17:30ean, eta 18:00etan helduentzako hitzaldia eskainiko du Garikoitz Goikoetxea Uemako teknikariak: Zer ikusten dute gaztetxoek pantailetan?.

Eta azkenik, kantu bazkaria egingo dute azaroaren 27an, Eltxoak elkartean. Babarrunak jateko elkartuko dira 14:00etan, eta bazkalostea Andoni Ollokiegik alaituko du. Bazkarirako txartelak ostatuan eskuratu ahalko dira, azaroaren 22a baino lehen. Helduen txartelak 20 euroren truke eskuratu daitezke eta 12 urte artekoenak 8 euroren truke.

Bakarrizketan, haur zinean eta hitzaldian Euskaraldian izena emateko aukera eskainiko dute momentuan bertan, eta gainerakoan beste hainbat egun proposatu dituzte ariketan parte hartzeko izena emateko: azaroaren 15ean 16:30etik 19:00etara karrapean izango da aukera, eta udaletxean eman ahalko da azaroaren 14,15 eta 17an goizez, eta azaroaren 16an goizez eta arratsaldez.

Izen emateak eta txapa jasotzeak, herriz herri

  • ABALTZISKETA: Azaroak 17, 16:00-18:00, eskola atarian.
  • ALBIZTUR: Azaroak 10, 16:00-17:00, plazan. Azaroak 12, 16:00-18:00, plazan. Azaroak 14, 15, 16 eta 17, udaletxean.
  • ALEGIA: Azaroak 16, 18:30etik aurrera, elizpe parean.
  • ALTZO: Azaroak 13, 12:00, plazan. Azaroak 14, 15, 16 eta 17, udaletxean.
  • AMEZKETA: Azaroak 11, 16:00, eskolan. Azaroak 11, 18:30, beheko tabernetan. Azaroak 17, 19:00, Beltzaren plazan. Azaroak 18, 18:00, plazan.
  • BALIARRAIN: Etxez etxe banatuko dira.
  • BIDANIA-GOIATZ: Azaroak 11, 19:00-20:00, Kontzejuan. Azaroak 17, 16:00-17:00, eskolan.
  • ORENDAIN: Azaroak 12, 18:00, kultur etxean. Azaroak 15, arratsaldez, karrapean. Azaroak 14, 15, 16 eta 17, udaletxean.
  • ADUNA: Azaroak 11, 15:45, eskola atarian. Azaroak 14, 15, 16 eta 17, 17:45, kultur aretoan.
  • ALKIZA: Azaroak 10 eta 11, 16:30-19:00, eskola parean.
  • AMASA-VILLABONA: Azaroak 16, 17:30-19:30, Aljiben. Azaroak 15 eta 17, 17:30-19:30, eskola parean.
  • ANOETA: Azaroak 10 eta 17, 17:30-19:30, plazan.
  • ASTEASU: Azaroak 16, 18:00-20:00, kultur etxean. Azaroak 18, 17:00-18:30, kultur etxean.
  • HERNIALDE: Azaroak 17, 18:00-20:00, plazan.
  • IKAZTEGIETA: Azaroak 10, 16:00, eskola atarian.
  • IRURA: Azaroak 15, 16:30-19:00, portikoan. Azaroak 18, 18:30etik aurrera, portikoan.
  • LARRAUL: Azaroak 14, 15, 16 eta 17, 17:00-20:00, liburutegian. Azaroak 15, 09:30-12:30, udaletxean.
  • BELAUNTZA: Azaroak 11, 18:00-19:00, udaletxe parean.
  • BERASTEGI: Azaroak 10, 11, 14, 15, 16 eta 17, udal bulegoan.
  • ELDUAIN: Azaroak 16, 17:00-19:00.
  • GAZTELU: Etxez etxe banatuko dira.
  • IBARRA: Azaroak 15 eta 17, 17:00-19:00, plazan eta herri sarreran.
  • LEABURU-TXARAMA: Etxez etxe banatuko dira.
  • OREXA: Egunero, ostatuan.
  • TOLOSA: Azaroak 11, 18:00-20:00, San Frantziskon. Azaroak 12, 11:00-13:00, Trianguloan. Azaroak 18, 18:00-20:00, Zerkausian. Azaroak 19, 11:0-13:00, San Frantziskon.
  • ZIZURKIL: Azaroak 11, 14, 15, 16 eta 17, udal bulegoetan eta liburutegian. Azaroak 17, arratsaldean, Joxe Arregi plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!