Urtebeteko etenaren ondoren, bueltan dira kaldereroak

Tolosaldeko Ataria 2022ko ots. 19a, 21:07

Urteroko ohitura berreskuratu du Urdina Txiki elkarteak eta Tolosako Alde Zaharreko kaleetan zehar kalejira egin du. Dantzariek, hartzak eta musikariek lagundu dute kaldereroen konpartsa.

Ostegunean abiatuko diren inauteriak iragartzera etorri dira kaldereroak Tolosara. 19:00etan abiatu dira Plaza Zaharretik kalejiran eta herriko kaleak zeharkatu dituzte. Konpartsaren atzetik abiatu dira herritarrak euren zartaginei mailuarekin hotsa atereaz.

Erlazionatuak

Kaldereroetako doinu eta dantzak

Tolosaldeko Ataria 2022 ots 19 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!