Hasi da txotxongiloen magia

Tolosaldeko Ataria 2021ko aza. 20a, 13:37

Gaur hasi da 39. Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia, eta datorren igandera arte iraungo du.

Hainbat emanaldi daude ikusgai gaurko egitarauan, eta horietako bat Asturiasko Tras la Puerta Teatro taldearen Tres teatros o cuatro emanaldia da, eguerdian kultur etxean eskaini dena. Familia osoarentzako ikuskizuna da, eta paperez eginiko txotxongiloak erabiliz egiten dute antzezlana. Arratsaldean, bigarren emanaldia eskainiko dute.

Ikusi Titirijai jaialdiaren egitaraua albiste honetan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!