#BadatozInauteriak 2017

Haurren gozamenerako

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 18a, 15:25

Inauteri giroa iritsi da bete-betean Tolosara. Aiz-Orratz elkarteak antolatzen duen haur jaialdia ospatu da gaur, eta Leidor aretorako kalejiran, erraldoi eta buruhandien konpartsak lagundu die.

Jendetza elkartu da jaialdiaren aurreko kalejiran. Erraldoiek euren dantzak egin dituzte, dultzaineroek  musika jarri dute, buruhandiek korrikaldiak haurren atzetik, Aiz-Orratz txarangak kaleak girotu ditu, Txirri, Mirri eta Txiribitonen laguntzarekin. 

Leidor barruan, txarangak eman dio hasiera jaialdiari, eta ondoren Txirri, Mirri eta Txiribitonek eman diote jarraipena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!