Mozorro desfilea eskolatik plazara bitartean

  Festak  Amezketa

Zumadi eskolako haur eta irakasleak ohiko ikasgelak atzean utzi eta musika lagun, ikastetxea atzean utzi eta desfilea osatuta herriko plaza arteko bidea egin dute. Frontoi zaharra baliatu dute eszenatoki gisara eta mozorroak emandako 'izate' berri horiek plazaratu dituzte familiartekoen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (80)

Zamalanak egiteko trafikoan aldaketak

  Festak  Tolosa

Igandean (otsailak 26), astelehenean (otsailak 27) eta asteartean (otsailak 28), zamalanetarako 08:30etik 09:30era egongo dira Tolosako kaleak irekita. 

Inauterietarako hondakin bilketa indartuko dute

  Festak  Tolosa

Udalak inauteriak ingurunearekin errespetagarriak izan daitezen, hondakinak era egokian bereizi eta dagokion edukiontzian botatzea eskatu du.

Alondegi plazan 'Basque Fest' jangela

  Festak  Tolosa

Tolosako Udalak eta Hazi (Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Fundazioak) elkarlanean jardungo dute eta Babarrun Festan egin bezala jangela zabalduko dute Alondegi plazan. 200 pertsonentzako lekua egongo da, guztiz estalia eta berogailuarekin.

Zer eguraldi egingo du inauterietan?

  Festak  Tolosa

Zer eguraldi egingo du inauterietan? Egunez eguneko iragarpen zehatza ekarri digu Iker Ibarluzea eguraldi adituak:

Inauteriak gorrotu ditut eta harro nago!

  Festak  Tolosa

Adi! Tolosar guztiak inauterizaleak direla uste al duzu? Inauteriak kolorez eta poztasunez beteta daudela? Ba EZ! Gorrot pertsonaiak gorrotu ditu inauteriak eta barruko korapiloa askatzeko lehen pausoa eman du bideo honetan. Ikusi hemen:

Karroza eta konpartsak prest al dituzte tolosarrek?

  Festak  Tolosa

Lau egun soilik gelditzen dira karrozen eta konpartsen desfilerako, eta tolosarrak buru belarri dabiltza lanean. Ikusi hemen bideoa:

«Talde izaera mantentzea oso garrantzitsua da inauterietan»

  gizartea  Ibarra

«Talde izaera mantentzea oso garrantzitsua da inauterietan»

Irati Ozaita ibartarrak Gizarte Antropologia gradu amaierako lanerako Tolosako mozorroak aztertu zituen. Aitzakia besterik ez zen izan, taldean erabakiak nola hartzen diren aztertu nahi baitzuen.

Nor zen Juanito Lope?

Erabiltzailearen aurpegia

Nor zen Juanito Lope?

Juanito Loperen inguruan aritu gara Joxemi Saizarrekin. Bere omenezko liburua idatzi du, eta liburuaz nahiz bere omenez antolatutako ekitadiez ere hitz egin digu.

Pako Gereñu, txistuzale amorratua

  Festak  Tolosa

Pako Gereñu, txistuzale amorratua

Aurtengo inauterietako bi momentutan bereziki gogoan izan eta izango dute irailean zendu zen Pako Gereñu. Horietako bat dagoeneko pasa da, igandean egin zen Tolosako Udal Txistulari Bandaren eta Tolosako Musika Bandaren kontzertua, hain justu. Ohi bezala, txistulari bandak eman zion hasiera emanaldiari, eta lehenengo abestia, Segurako goiza edota Alborada Pako Gereñuri eskaini zioten. Entzuleen artean letra banatu zuten eta denen artean abestera animatu.

Attonaren lekukoa

  Festak  Tolosa

Attonaren lekukoa

Inauteria eta txaranga. Horiexek ziren, familiaz gain, Attona Migel Mariren pasiorik handienak. Eta Iraolatarrak inauterizale eta txarangazale bagara, berari esker da.

Inauterizaleen sekretuen atzetik

  Festak  Tolosa

Tolosaldeko Atariako mikrofonoa eta kamera hartu eta Tolosako alde zaharrera atera gara. Zertaz mozorrotu behar dute? Ligatzen al dute? Nola? Hemen dituzue erantzun guztiak:

Haurren danborrada, ezinbesteko hitzordua Zaldunita Bezperan

  Festak  Tolosa

Larunbat arratsaldean danborrada doinuak entzun ahal izango dira Tolosan. Haurrak entsaiatzen aritu dira eta prest dira ekitaldirako. Ikusi hemen entseguko irudiak:

Garraio publikoaren ordutegiak hemen

  gizartea  Tolosaldea

Garraio publikoaren ordutegiak hemen

Eskualdeko eta eskualdez kanpoko garraio publikoaren ordutegi guztiak bildu ditugu hemen.

Nola biziko dituzte inauteriak atzerrian dauden tolosarrek?

  Festak  Tolosa

Nola biziko dituzte inauteriak atzerrian dauden Tolosarrek? Nola ospatuko dituzte? Nola egingo diote aurre herriminari? Zein mezu dute tolosarrentzat? Ikusi hemen bideoa:

Badator Ostegun Gizena!

  Festak  Tolosa

Lau egun falta dira Ostegun Gizena heltzeko! Inauterietako egunik bereziena heltzeko, mundua astebetez gelditzeko, txarangen atzetik saltoka ibiltzeko, zirrara eta ilusioa sentitzeko....Jarraitu zuzen-zuzenean ataria.eus-en! 

2016ko inauterietako onena!

  Festak  Tolosa

Gogoratu nahi al dituzu 2016. urteko Inauteriak? Iazko momenturik onenak bildu ditugu bideo honetan. 4 egun bakarrik gelditzen dira momentu horiek guztiak errepikatzeko, txarangaren atzetik saltoka ibiltzeko, mozorrorik onenak janzteko, aisialdi taldeekin dantza egiteko... 

Beste behin ere, jendeak ez du huts egin

  Festak  Tolosa

Gaur eguerdian, Tolosako berdura plazan ospatu den urteroko inauteri kontzertuan jende ugari bildu da berriz ere. Bertan, Udal Txistulari Bandak eta Tolosako Musika Bandak inauterietako hainbat kantu jo dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (40)

«Nire bizitzako inauteri guztiak memorian ditut, liburu bat balitz bezala»

  kultura  Tolosa

«Nire bizitzako inauteri guztiak memorian ditut, liburu bat balitz bezala»

Hitzordurik jarri beharrik izan gabe, Mari Cruz Iribarrenek (Tolosa, 1917) etxe atarian zain izaten omen zituen Plaza Zaharreko bizilagun eta langileak, inauterietan. Erretratu zaharrei begiratuz gero, ez da zail suertatzen jakin-min haren zergatia asmatzea: ia mendebetea duten eskuak mozorro ikusgarrien egile dira. Oraindik ere, balkoia apaintzeko panpinak mozorrotzen ditu urtero, denboraren joan-etorriak ez baitio josteko grina eten. Ezta bizitzekoa ere: betiereko gaztetasunaren pertsonifikazioa izan liteke aurtengo Inauterizale Kuttuna. 

Inauteri gosez

  Festak  Tolosa

Beste behin Tolosako kaleak jendez bete dira Kaldereroz jantzita, inauteriak laster hasiko direla gogora ekarriz.

Inauteri gosez

  Festak  Tolosa

Beste behin Tolosako kaleak jendez bete dira Kaldereroz jantzita, inauteriak laster hasiko direla gogora ekarriz.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Haurren gozamenerako

  Festak  Tolosa

Inauteri giroa iritsi da bete-betean Tolosara. Aiz-Orratz elkarteak antolatzen duen haur jaialdia ospatu da gaur, eta Leidor aretorako kalejiran, erraldoi eta buruhandien konpartsak lagundu die.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Iritsi dira Kaldereroak eskualdera!

  Festak  Tolosaldea

Iritsi dira Kaldereroak eskualdera!

Inauterien iragarle, iritsi dira Kaldereroak Hungariatik eskualdera. Anoetan, Iruran, Ibarran eta Zizurkilen ibili dira gaur kalez-kale, eta bihar Tolosaren txanda izango da.

'Piratas del Caribe', inauterietan

  Festak  Tolosa

Ttenttek Aisialdi Taldeko haur, guraso eta begiraleak 'Piratas del Caribe' filmeko protagonisten mozorroak jantziko dituzte. Bederatzi mozorro ezberdin jantziko dituzte, eta 115 kide inguru aterako dira dantzan. Ikusi hemen bideoa:

Juan Lope, artista eta inauterizalea

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Juan Lope, artista eta inauterizalea

Artista eta inauterizale tolosar bat jaio zela 100 urte beteko dira aurten eta lagun eta senide talde batek gogora ekarri eta belaunaldi berriei ezagutzera emateko asmoa du.  Umila, bohemioa, umoretsua, librea, denen laguna, langilea… zen Juanito Lope. Atzo aurkeztu zituzten Topic-en urte honetarako prestatzen ari diren ekitaldiak, liburua eta dokumentalarekin batera.

«Sarritan, sokarik gabe egongo banintz bezala ibiltzen naiz»

  kultura  Tolosa

«Sarritan, sokarik gabe egongo banintz bezala ibiltzen naiz»

Gorputz iletsua, aurpegi beldurgarria, eta soka luze bat. Kaldereroetako hartzak, ez du besterik behar, konpartsaren atzetik joan eta ingurukoei negar malkoren bat edo beste eragiteko. Bi aldeetan daudenei oihu egin, eta, batera eta bestera, korrika ibiltzen da. Askotan, etxeko txikienei (eta besteei ere) susto ikaragarriak ematen dizkie.  Irten aurretik, Ataria-rekin egon da, azken urteetan bizitakoak kontatzeko.

Zartagin hotsa Hungariatik

  kultura  Anoeta  Ibarra  Irura  Tolosa  Zizurkil

Zartagin hotsa Hungariatik

Kriseilu, lapiko, pertza, burruntzali eta eltzeak... Sukaldeko lanabesen dendan erosteko gauzen zerrenda izan zitekeen, baina ez. Kaldereroak heldu direla iragartzen duen kantuaren letra da.

'One piece' seriea, mozorro bihurtuta

  Festak  Tolosa

San Bernardo Aisialdi Taldeko kideak One Piece serieko lau pertsonaia nagusiz mozorrotuko dira. Larunbatero entseatzen dute eta ondo pasatzeko gogotsu daude. Ikusi hemen bideoa:

Dortoka Ninja soinean

  Festak  Ibarra

Txiribitu Aisialdi Taldeko kideak Dortoka Ninjaz mozorrotuko dira aurtengo inauterietan. 190 lagun inguru elkartuko dira, haurrak, gurasoak, begiraleak eta begirale ohiak: "Txiribitu handia egin zaigu". Ikusi hemen bideoa: 

Aurten ere, biribilak izango dira

  Festak  Tolosa

Aurten ere, biribilak izango dira

Tolosako inauteriak aurkeztu dituzte, txupinazoa lehertu baino astebete lehenago; gogoa guztiari gailentzen zaio, jada, herrian.

Jarraitu txupinazoa hemen, zure atarian!

  Festak  Tolosa

Astebete gelditzen da Ostegun Gizeneko txupinazoa lehertzeko! Tolosaldeko Atariak eta 28 Kanalak elkarrekin eskainiko dugu txupinazoa 11:30etik aurrera. Jarraitu ezazu txupinazoa www.ataria.eus webgunean! 

Kirikiño, 'Poxpolo, Mokolo ta Konpainia' omenduz

  Festak  Tolosa

Txantxo garaia irekiz

  Festak  Berastegi  Lizartza

Txantxo garaia irekiz

Eskualdea hasi da pixkana-pixkana, inauterietan murgiltzen. Lizartzan eta Berastegin datorren asteburua izango dute inauteriena. Mozorroak eta dantzak izango dira nagusi.

Sormen inauterizaleari gorazarre egingo dio Kabi Alaik

  Festak  Tolosa

Sormen inauterizaleari gorazarre egingo dio Kabi Alaik

Mari Cruz Iribarren aukeratu du, aurten, Kabi Alai elkarteak, Inauterizale Kuttun izateko; errekonozimendua jasoko duen lehen emakumea da tolosarra

Erromatar garaira salto

  Festak  Tolosa

Atsedena Aisialdi Taldeko kideak ere buru-belarri dabiltza aurtengo inauterietako dantza prestatzen. Galoz eta erromatarrez mozorrotuko dira aurten, eta 230 pertsona inguru aterako dira. Ikusi hemen bideoa: 

Mari Cruz Iribarren izendatu dute Inauterizale Kuttun

  Festak  Tolosa

Tolosako Kabi Alai elkarteak Inauterizale Kuttuna aukeratu du, beste urtebetez, Ostegun Gizeneko txupinazoa botatzeko. Mari Cruz Iribarren tolosarra (1917) izango da aurtengo inauterizale kuttuna eta, besteak beste, baliabide eskasekin seme-alabei atondutako mozorro ederrak errekonozitu nahi izan dizkiote. Bere bizitza laburbiltzen duen bideo hunkigarria hemen:

Hasi dira Tolosako inauterietako egitaraua banatzen!

  Festak  Tolosa

Hasi dira Tolosako inauterietako egitaraua banatzen!

Bederatzi egun soilik gelditzen dira Tolosako inauteriak hasteko, eta gaur goizean hasi dira egitaraua banatzen! Tolosaldeko Atariak eta Chroma Branding enpresek elkarrekin egin dute.

Kazkabarra, Laskorain Ikastolaren 50. urteurrena ospatuz

  Festak  Tolosa

Kazkabarra Aisialdi Taldeak Laskorain Ikastolaren 50. urteurrenari keinu txiki bat egingo dio aurtengo inauterietan. Julen Urretabizkaia begiraleak kontatu digunez, Laskorain Ikastolaren pertsonaia eta animalia mitikoez mozorrotuko dira. Ikusi hemen bideoa:

#BadatozInauteriak

  Festak  Tolosa

Zer lirateke Tolosako inauteriak aisialdi talderik gabe? Astelenitan Tolosako kaleak irribarrez, dantzaz eta ilusioz betetzen dituzten talde horiek gabe?

Hamabi abesti, 75 inauteri kontatzeko

  Festak  Tolosa

Hamabi abesti, 75 inauteri kontatzeko

Tolosako Kabi Alai elkarteko txarangak 75 urte beteko ditu datozen inauterietan, eta hamarkadatako ibilbide hori biltzeko diskoa grabatu dute; kalejira egingo dute, gaur, herria girotu eta estudioko lana plazaratzeko.

Prest da Tolosako txosnen egitaraua!

  Festak  Tolosa

Prest da Tolosako txosnen egitaraua!

15 egun soilik gelditzen dira Ostegun Gizeneko txupinazoa lehertzeko, eta Tolosako txosnek aurkeztu dute beren egitaraua. Aurten, Gazteak Kalean plataformari babesa eskainiko diete eta ostegunetik astelehenera egongo da zabalik txoznagunea.

Tradizioak mantentzea, gure esku

  Festak  Lizartza

Tradizioak mantentzea, gure esku

Larunbat honetan hasiko dira Lizartzako inauteriak, gibel jatearekin hasiko dituzte jaiak eta datorren asteburua inauteri dantzena izango da.

#BadatozInauteriak

  Festak  Tolosa

Zer ote lirateke Tolosako Inauteriak txarangarik gabe? Gorputza dantzan eta mugimenduan jartzen dizuten txaranga doinurik gabe? Tolosaldeko Atariako langileak ere txarangen atzetik ibiliko gara inauterietan, eta argazki eta bideo guztiak www.ataria.eus webgunean izango dituzue.

Zezen plazako palkoen izen-ematea astelehenean zabalduko dute

  Festak  Tolosa

Zezen plazako palkoen izen-ematea astelehenean zabalduko dute

Zozketa bidez banatuko dituzte palkoak eta, izena emateko, beharrezkoa izango da 12 pertsonako taldeak osatzea; sarrera arruntak otsailaren 13an jarriko dituzte salgai.

BOX.A-ren kartela

BOX.A-ren kartela

  Festak  Tolosa

2017ko Inauterietako kartel alternatiboaren egileak, berriz, BOX.A elkarteko kideak izan dira. 

Kartela prest, inauterien iragarle

  Festak  Tolosa

Kartela prest, inauterien iragarle

Beste urtebetez, Tomas Hernandez Mendizabal donostiarrak egin du aurtengo Inauterietako kartela. 1969. urteaz geroztik, ez du hutsik egin eta aurten ere berak diseinatutakoa izango da.

#BadatozIñauteriak

  Festak  Tolosa

#BadatozIñauteriak

Zer izango lirateke Tolosako inauteriak konpartsarik eta karrozarik gabe? Hiru aste falta dira inauteriak hasteko eta tolosarrak buru belarri dabiltza lanean. 

#BadatozInauteriak

  Festak  Tolosa

Zer izango lirateke Tolosako inauteriak konpartsarik eta karrozarik gabe? Hiru aste falta dira inauteriak hasteko eta tolosarrak buru belarri dabiltza lanean. 

#BadatozInauteriak

  Festak  Tolosaldea

Hilabete baino ez da falta 2017ko inauteriak hasteko, eta gu lanean hastera goaz. Ataria.eus webgunean izango dituzue inauterietako bideo eta argazki guztiak. 

Karrozek eta konpartsek, motorrak piztuta

  Festak  Tolosa

Karrozek eta konpartsek, motorrak piztuta

Tolosako Udalak zabaldu du jada, 2017ko inauterietarako karroza eta konpartsen lehiaketako izen-ematea; webgunetik nahiz kultur etxean egin ahal izango da.