Erreparazio eske, Triangulotik

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ots. 16a, 10:44

Sortuk tortura salatzeko elkarretaratzea egin zuen, atzo iluntzean, Torturaren Aurkako Egunaren harira.

Astelehean izan zen Torturaren Aurkako Eguna, eta Tolosako Sortuk elkarretaratzea egin zuen, atzo iluntzean, "aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea eskatuz".

Euskal Herrian 5.657 torturatu izan direla gaitzetsiz, zenbaki horixe baliatu zuten aldarrikapena irudikatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!