Argazki honetan Alegiako Kalegora ikusten da, sei hilabeteko esposizioa argazki bakar batean sortua. 2017. urtean eguzkiaren kokapena lerroz lerro markatuz: udatik (eskuinaldeko lerroak) neguraino (ezkerraldeko lerroak).

Bete-beteak zeuden hilabeteetan kaleak hutsik ikusten dira: bizirik gabe, kotxerik gabe... Aldiz, eguzkiak hortxe jarraitzen du, gure egutegiari zentzua emanez eta udaberriari ongi etorria eginez.


Argazki honek bere esanahi berezia du, denok etxean gauden egun hauetan.


*Solarigrafia argazkilaritzako kontzeptu eta praktika bat da. Eguzkiak zeruan egiten duen ibilbidean eta paisaian izandako eraginean oinarritzen da. Hau lortzeko estenopeikako argazkilaritza eta tratamendu digitalaren prozedura espezifiko batean biltzen ditu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!