ataria.eus

Karidadeko Bentaren ezustekoa

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Igotz Alkorta bertako gai-jartzailearekin aztertu dugu xeheki bertso saioa.

Inork gutxi espero zuen Karidadeko Bentak hamasei puntu atera zitzakeenik pasa den igande arratsaldean Pako tabernan jokatu zen azken kanporaketan. Oñatiko Txinparta 2 taldea zuen oholtza kide, Maider Arregi, Urko Arregi eta Gontzal Belategik osatua. Baina hamasei ez, hamazazpi ere atera zituzten Joseba Otaegik, Haritz Mujikak eta Unai Mendizabal "Mendik".
 
Ikusleen artean, oñatiarrak, Tolosaldekoak eta baita zarauztarrak ere, asteasu eta zizurkildarrek hamabost puntu edo gutxiago lortuz gero beraiek pasako baitziren hurrengo fasera.
 
Igotz Alkortak ere ez zuen espero fasez pasatzea. Hala aitortu du gurean. Asko sufritu omen zuen Zizurkilgo gai-jartzaile ofizialak. Ez da inoiz bertsotan ibili, bere burua aurkezletzat dauka, ez gai-jartzailetzat, nahiz eta gaiak jartzerako orduan gai bakoitza mimoz landu. Irratsaio guztian zehar oso analitiko, baina aldi berean  bere burua ez du bertsoa epaitzeko gai ikusten, berak ez dakiela eta xehetasunez bertsoa aztertzen.
 
Hitz jario handiko zizurkildarrarekin inoizko (H)ari Naizelarik luzeena grabatu dugu, baina ez hargatik aspergarriena, ezta urrik eman ere.
 
Oñatiko saioaz, bere bertsozaletasunaz, kazetaritzaz, bertsolaritzaz eta mila gauzataz hitz egin dugu Oñatiko bertsoak tartekatuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa