Selektibitatea prestatzen ari direnei

EGILEA: UNAI MENDIZABAL

DOINUA: Nork bere mundu intimo

Erotzeraino emanda

buruari mila buelta,

ustez ondo hautatuta

karrera ta ikasketa.

Selektibitate hori

nola ez den berriketa

gehienak egongo dira

urduri bezain erreta.

Filo, inglesa, erdera

ta mateko ariketa...

prestatu apunteak ta

letra txikizko txuleta.

Zorte on eta animo

ondo presta azterketa

gaur eginaren ordaina

bihar helduko da eta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!