Elkarbizitzaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Lizartzako EH Bilduko udal talde berria 2019ko mai. 29a, 08:57

Argazkia: Lizartzako EH Bildu

Lizartzan azken Udal hauteskundeak irabazi dituen EH BILDUko taldeak, eskerrak eman nahi dizkie bere bozkarekin konfiantza erakutsi duten herritarrei. Ez dugu huts egingo!

Era berean, hauteskunde gauean, EQUO taldeko zerrenda buruari pintada bat egin zioten etxe atarian, eta EH Bilduko udal talde berriak herriko elkarbizitzaren aldeko jarrera irmoa duela plazaratu nahi du, eta horren aurkako edozein ekintza edo jarrera desegoki salatu egiten du.
 
Herri bizia, bizi herria!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!