Bertsozale Elkartea 1987an sortu zen bertsoaren bitartez jaso dugun ondareak geroa izan dezan ziurtatu asmoz. Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde sozio-kulturala da eta 2.400 bazkide ditu gaur egun. Bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaindu, sustatu, ikertu eta bere transmisioa eta etorkizuna bermatzea da Bertsozale Elkartearen egitekoa.