OLERKIA

Perspektiba

Erabiltzailearen aurpegia Silvia eta Carmen Mateo 2023ko ira. 22a, 07:58

Gauzak ikusteko erak

asko baldintzatzen gaitu

eta agerian utzi ohi du

lehenesten dugun jarrera.

Edozein kokapen ez da

askotan aproposena

baina eroso bagaude

zaila zaigu mugitzea.

Behetik begiratuta,

goikoa ez da zehatza

baina horra hor zalantza:

ikusten duguna baino

ederragoa izango ote da?

ala… hantxe al dago akatsa?

Goitik behera begira,

xinple ematen du, tira,

nahiz eta, esentzia,

oinarrian dagoen agian.

Parean jartzean beti

egokiagoa da begirada

behatzen duguna behintzat

erpin bakarra ez bada!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!