"Uy! Ze aurpegi txarra daukazun, ondo zaude?" Hara... ondoezik egongo ote naiz? Egia esan txuri-txuri nago, zerbait jan beharko nuke: Tortila pintxo bat jarri iezadazu ebakiaz gain, mesedez!

Mmmm... Ederra zegoen! Orain bai ondo. Martxa. "Agur Olatz! Ondo? Ze frexko zoazen jantzita, ez? Ez dezu hotza pasako?" Uix, arropa gutxi daramat? Ondo nago, baina freskatzen badu... Kaka! Foularra hartu behar nuen.

Tira, ordua da jada, ta banoa lanera. Krikiti-krakiti. Iriki dut denda. Hemen bai goxo-goxo, pintxoak indarberritu nau gainera! Tope! "Atsalde on! Ze, lan da lan? Neke aurpegia duzu eta..." Bai? Egia esan lo gutxi egin dut... Betzuloak asaldatzen ari al zaizkit? Mekauen! Eskerrak ezpainetako gorria daramadan poltsikoan. Lo faltak kendu diguna drogeriak itzuli diezagula! Perfekto, ez dago mutur gorri batek konpondu ezin duen neke aurpegirik! "Kaixo neskato! Buenoo ze dotore! Nora zoaz mutur gorri horrekin? Aer, ondo geratzen zaizu e? Baina ni ez naiz horrenbeste apaintzen". Joder, pasa egin naiz. Egia esan, ezpainetako honen kolorea fuerte xamarra da. Beno, itxi aurretik muturra garbituko dut. Kalera ateratzerako asmatuko al dut...! Jesus, ze zaila egiten zaiten guapa-guapa egotea!

Aiba, Amaia dator alabarekin. Ze haundia dagoen Ane txikia, sei bat urte izango ditu dagoeneko. Ostras, eguzkitako betaurrekoak al dauzka jantzita? Zerua hodei beltzez estalia eta beste hau eguzkitako betaurrekoekin! Aterki gorri eta zira horia ez ditu jantzi ba, a ze konjunto xelebrea. Kar kar kar! Ze autentica dan..:

- Kaixo bikote!! Zer, Anetxu? Ez al dago eguraldia kaxkarregi betaurreko horiekin ibiltzeko?

- Ez! (…) Gustatzen zaizkizu?

- Bai noski! Oso guapa zaude!

- Ez.

- Ez?

- Eske guapa ZEA esan behar da, ez ZAUDE.

- Arrazoi dezu, bai.

- Oso politta zea zu ebai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!