ataria.eus

Arria V.aren marka saiakera

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

20 kanaerdiko eta 20 kilometroko lana egiten saiatuko da berriro Xabier Orbegozo Arria V.a, apirilaren 30ean, igandez. Oraingo honetan Azpeitiko zezen plazan izango da Joxe Airberen marka hobetzeko saiakera.

2016ko azaroaren 20an Arria V.ak Kañamaresen eta Jauregiren aurka apustua jokatu zuen Tolosako zezen plazan. Alde batetik apustua bera zegoen, eta bestetik, marka saiakera. Xabier Orbegozo Arria V.ak afizioa irabazi zuen, baina marka saiakera eta apustua galdu.

Oraingo honetan bakarrik ariko da, Azpeitiko zezen plazan, bi hilabete exkaxera. Joxe Aierbek 2 ordu, 9 minutu eta 39 segundo behar izan zituen 1976an, Gasteizen, 20 kanaerdiko moztu eta 20 kilometro korrika egiteko.

Tolosan, Arria V.ak, lan hori 2:12:54ean egin zuen. Kañamares eta Jauregik 2:12.33 behar izan zituzten bitartean.

Arria V.ak Anoetako Excavaciones Peru enpresarekin egin du hitzarmena, ondorengoa adostuz: 

"- 3.000 euroko ordain saria emango diola Excavaciones Peru S.L. enpresak Arria V.ari marka saiakeragatik.

- Eta beste 3.000 euroko saria, lanak 2 ordu eta 10 minutu azpitik osatzeagatik."

Hitzarmena gaur bertan sinatu dute aizkolariak eta Felix Perurena enpresaren ordezkariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa