Txikonen apustua, idi apustua eta Leaburu

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Txikonen apustua, idi apustua eta Leaburu

Alex Txikonek eta Mikel Larrañagak desafioa jokatuko dute uztailaren 1ean. Asteazkenean itxi zuten apustua. Txikonek, 100 kiloko zilindroari 20 jasoaldi, 10 kanaerdiko ebaki, eta 7,5 km egin beharko ditu korrika. Larrañagak, lan berdina, baina bi kanaerdiko gehiagorekin. Alde bakoitzak 6.000 euro jarriko ditu. Apustua Azpeitiko zezen plazan jokatuko da.

Hiru aizkora apustu eta sokatira jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Hiru aizkora apustu eta sokatira jardunaldia

Aizarnako Luis Txapartegi eta Zumarragako Xabier Zalduaren arteko apustua igandean jokatu zen. 20 kana erdiko lana; seina mila euro jokoan, eta irabazlea, Zumarragakoa. 

Arria V.aren marka saiakera

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Arria V.aren marka saiakera

20 kanaerdiko eta 20 kilometroko lana egiten saiatuko da berriro Xabier Orbegozo Arria V.a, apirilaren 30ean, igandez. Oraingo honetan Azpeitiko zezen plazan izango da Joxe Airberen marka hobetzeko saiakera.

Urrezko aizkolariak, Perurena eta marka historiko bat

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Urrezko aizkolariak, Perurena eta marka historiko bat

Negu astea izan dugu, eta neguan tokatzen diren kirolak. Egin litezkeen batzuk ez dira egiten, baina aizkora eta harri-jasotzaileak bai, hauek ibili dira. Lasto altxatze, trontza, ingudea... horien garaia ere bada, baina horiek geldirik daude. Sega garaia ez da, adibidez, nahiz eta garai batean neguan ere ibiltzen ziren segalariak. Ikusita dauzkat hondartzan entrenatzen.

[Herri kiroletatik] Urte berrian ere herri kirolak ez du etenik

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

[Herri kiroletatik] Urte berrian ere herri kirolak ez du etenik

Nahiz eta herri kirolei dagokienez urte amaiera lasaia izan dugun, aizkolari eta harri-jasotzaileek ez zuten atsedenik izan urte zahar egunean ere. 

[Herri kiroletatik] Asteasura, Urtezaharrean

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

[Herri kiroletatik] Asteasura, Urtezaharrean

Urtero bezala, Urtezahar egunean Asteasun herri kirol jaialdia egongo da, 17:00etan hasita.

Aspaldi jokatu gabeko apustua, igandean

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Aspaldi jokatu gabeko apustua, igandean

Brometatik kanpoko lanak egin beharko dituzte igandean, hilaren 11n, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 12:00etatik aurrera, 200 kiloko errektangularrarekin aurrez aurre bi harri-jasotzaile ariko dira, sei minutuko hiru txandatan.

Apustuko kontuak eta zizurkildarrak elkarren aurka

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Apustuko kontuak eta zizurkildarrak elkarren aurka

Nik uste zortea izan eta asmatu egin genuela apustu handi horretara bildu ginen guztiok. Lan bikaina egin zuten. Kirolariak zein ondo prestatuta joan ziren ikusi genuen; nola saiatu ziren eta zer lan egin zuten. Nik uste, denok gustura geratzeko moduan izan ginela.

[Herri Kiroletatik] Otaño, desafio berri bat eta marka saiakera

Erabiltzailearen aurpegia

[Herri Kiroletatik] Otaño, desafio berri bat eta marka saiakera

Larunbat arratsaldean, Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketaren finala jokatu zen Azkoitian. Sei parte hartzaile izan ziren, eta Eneko Otaño izan zen irabazlea. Berak egindako denbora, 20 minutu eta 47 segundo. Julen Alberdi gelditu zen bigarrena, 21:17ko denborarekin. Bi hauek, hurrengo urtean lehen mailan ariko dira.

[Herri kiroletatik] Euskal Herriko hiru txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

[Herri kiroletatik] Euskal Herriko hiru txapelketa

Larunbatean Euskal Herriko hiru txapelketa jokatu ziren, eta guztiak ordu berean. Larrabetzun trontza txapelketa mistoaren kanporaketa jokatu zen. 

Ezustekoz beteriko txapelketak eta asteburuan zer?

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Abuztua eta iraila hasiera bete-beteak izan dira herri kirol munduan. Gauzak bere lekuan jartzen hasita, aizkolariekin hasi behar. Lehen mailako Euskal Herriko Txapelketako finala Leitzan erabakirik gelditu zen.

Sega garaia iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Sega garaia iritsi da

Sega garai bete-betean sartu gara. Igandean, 11:30ean, Gipuzkoako Sega Txapelketaren kanporaketa jokatuko da Aizarnan, Zestoan. Bi taldetan ariko dira segalariak. 30 minutuko lana egin beharko dute, eta gero kilo gehien biltzen dutenek egingo dute aurrera, multzo bakoitzeko lehen biek.

Iban Ugartemendiari desafioa bota diote

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Iban Ugartemendiari desafioa bota diote

Desafioa botata dago. Xabier Aranburu Uzta harri jasotzailea, Urrestillan bizi den goierritarra, Goenatxo eta hauekin ibiltzen da. 200 kiloko harria jasota dago, eta desafioa bota du.

Aitzol Atutxa, Nazabal, eta larrauldarrak

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Aitzol Atutxa, Nazabal, eta larrauldarrak

Larunbatean jokatu zen Azpeitian Urrezko Aizkolarien Banakako Finala. Lau aizkolari aritu ziren lehian, eta ez zen ezusteko handirik izan, Aitzol Atutxak jantzi baitzuen txapela.

Irazu sasoiko dago baina finalean agian ez da egongo

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Irazu sasoiko dago baina finalean agian ez da egongo

Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketaren finala nortzuk jokatuko duten erabakirik gelditu da. Kanporaketa hamar aizkolariren artean izan zen, eta guztietan azkarrena Jon Irazu.

Herri kiroletatik: "Legorretan eta Lazkao Txikiren baserri ondoan"

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Urrezko aizkolariekin hasiko gara aste honetan, izan ere, banakako txapelketa hau aurrera doa, eta izen handiko aizkolariak agertzen hasi dira.

Aduna, Leitza, Beizama eta Abaltzisketan

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Iñaki Gorostidi eta biok lagun zaharrak gara. Elkar ondo ezagutzen gara. Eta berak egin zuena eta egiten duena egitea, ez da erraza. Ongi dakit hori. Meritu handia du. 

Apustuak, euskal nortasuna, eta Perurenatarrak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

A pustuak daudenean, aizkoran edo beste herri kirolen batean, aspaldiko kontu bat bizitzearen sentsazioa izaten dut. Denboran atzera egitearena. Jende isil antzekoa, korredoreak, diru jokoa,... baina oraindik mantendu egiten den sentsazioa. Bene-benetakoa. Eta euskalduna.

Frakaso bat eta bi txapeldun, desafio berria eta pozteko 305 kiloko marka

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Ezustekoa baino gehiago frakasoa izan zen. Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketan O'Toolek ez zuen berea eman. Eta hasieratik ikusi genuen zerbait oker zebilela. Finala Azpeitian jokatu zen, larunbatean. Hiru bikote sailkatu ziren finalerako, eta Atutxa II.-Mugertza II.ak jantzi zuten txapela.

Errebantxa, Larretxearen ez apustua eta munduko txapelketa Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia   kirola

Errebantxa, Larretxearen ez apustua eta munduko txapelketa Tolosan

Arria V.ak herri kirol mundua txikia dela esan du aste honetan. Eta horrela da. Apustuen inguruko zurrumurruez ari zen. Eta zain egon gabe, berak bota du. Gaur, hilak 12, Errezilen egongo da nahi duenaren esperoan. Hori bai, lehentasuna, Donato Larretxeari emango diote arriatarrek: errebantxa nahi dute.