Pilotu automatikoa

Gobernatzea ez da pilotu automatikoarekin gidatzea. Gobernatzea kudeatzea da, lehenestea, erabakitzea. Eta erabakirik txarrena hartzen ez dena da.

Erabakiak ez hartzeak ondorioak baitakartza; eta, bestela uste bada ere, ez erabakitzeak herritarren bizi-kalitatean izaten du eragina, gelditzea eta atzera egitea baitakar, eta horrek inork egon nahi ez duen tokian kokatzen zaitu.

Herritarren arazoak konpontzeko ezinbestekoa da oposizioa eta gainontzeko erakundeekin batera elkarlanean jardutea; elkarlanak aberastasuna eta herria martxan edukitzeko aukera eskaintzen baititu. Jakina, horretarako derrigorrezkoa da legealdi-programa edukitzea, hurrengo lau urteetan bidea markatuko dizun iparrorratza. Beatriz Unzuek eta bere taldeak, ordea, hori falta dute eta  hori gabe ezin dira lehentasunak ezarri eta finkatu.

Zer dakigu Amasako espaloiaz?

Zer erabaki duzue Txermin edota Etxeondoko aparkalekuari eta berrurbanizazioari buruz?

Noizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrikustapena?  Eraikinak, non eta nola eraiki eta espazioei zer erabilera eman ezartzen duen dokumentua?

Ibilbide-orrorik gabe, programarik gabe, ezin da gobernatu. Bai, nagitu eta alfertu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!