Amasa-Villabonako Udala itopuntuan dago

Geldialdiari amaiera emateko lankidetza eskaintzen dio EAJren taldeak udal gobernuari, proiektuetarako finantziazioa lortu eta beste ate batzuk jotzeko.

Politikan kortesiazko 100 egun eman ohi dira, gobernu talde berriak aurreko legegintzaldiko aldaketa komenigarriak egin ahal izateko eta legegintzaldi berriarekin hasteko.

EAJtik 6 hilabete baino gehiago eman dizkiogu Amasa-Villabonako udal gobernuari, hau da, ekainetik urte amaierara arte, eta kezka handiz ikusten dugu legealdi berriari ez diotela heldu. Nahiz eta aurrekontuak onartuak izan, EH Bilduko udal gobernuak ez du legealdirako planik aurkeztu eta horrek udala itopuntuan izatea dakar.

2020tik daramagu komun publikoen gaia lantzen, eta, dirudienez, azkenean bi jarriko dituzte aurrekontuan aurreikusitako hiru komunen ordez; liburutegi berriaren obrak ez dira hasi, eta ez dakigu hasiko ote diren; Txermingo aparkalekuari buruz ez dakigu ezer; eta Txermingo eta Etxeondoko berrurbanizazioa ez dago mahai gainean; Amasako errepidearen espaloi berria ere ez da legealdi honetan egingo. Beste hainbeste esan genezake Amasa-Villabonak behar dituen lan gehienei buruz.

EAJk zer eskaintzen duen

Geldialdi egoera honi amaiera emateko, EAJk elkarren arteko talde lana eskaintzen dio udal gobernuari, hots, Beatriz Unzuek inbestitura saioan emandako hitza bete dezala. Elkarlana eskaintzen dugu Amasa-Villabonak dituen proiektu handietarako finantziazioa lortzeko eta beste ate batzuk jotzeko lankidetza, Txermin eta Etxeondoko berrurbanizaziorako edo Amasako espaloia egin ahal izateko, beste instituzio batzuekin elkarlana egitea ezinbestekoa izango baitzaigu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!