Webgunea eta sare sozialak alderdikeriaz erabiltzen ditu EH Bilduk

Amasako-Villabonako EAJk salatu du herriko biztanle askoren ahotsa zentsuratzen ari dela udal gobernua.

Gobernu taldeak udalaren kanal ofizialak erabiltzen ditu EH Bilduren propaganda egiteko eta EAJko zinegotzien lana ezkutatzeko. Adibide berrienak udal tasen onarpena eta azken osoko bilkuran aurkeztutako mozioak izango lirateke.

Urrian bi osoko bilkura egin ziren udalean; izan ere, iraileko osoko bilkurara alkate andereak ez zituen tasak behar bezala ekarri, eta urriaren 10ean ezohiko osoko bilkura bat egin behar izan zen gaia tratatzeko. Bertan, gobernu taldeko 8 zinegotzitik 4 besterik ez ziren aurkeztu, eta oposizioak bost boto zituen. Kritika konstruktiboa eginez, EAJren abstentzioari esker, tasak onartu ziren eta udal sareetan informazio hori alde batera utzi nahi izan dute.

Aurrekontuak eztabaidatu genituen azaroko osoko bilkuran, ordea, EH Bilduk ez du publiko egin nahi izan aurrekontuak onartu direnik, eta osoko bilkuran aurkeztutako mozioak aipatu ditu, pentsioei eta pertsonen zaintzari buruz EAJk aurkeztutakoak "ahaztuta", eta gobernu taldeak, mugimendu feministek eta Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak aurkeztutako mozioetara sartzeko esteka jarriaz.

Jokabide horrekin udal gobernua Amasako eta Villabonako biztanle askoren ahotsa zentsuratzen ari da. Ez dugu onartuko EH Bildu egiten ari den udalaren erabilera alderdikoia, eta behar beste aldiz salatuko dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!