Abstentzioa datorren urteko ordenantza fiskalen eztabaidan

Amasa-Villabonako EAJ abstenitu egin da 2024ko ordenantza fiskalak onartzeko egin den udalbatzarrean.

Urriaren 10eko ez ohiko eta urgentziazko Amasa Villabonako udal batzarrean EH Bilduk dituen 8 zinegotzietatik 4k, EAJko 4 zinegotziok, eta PSE EEko zinegotziak parte hartu dugu, Amasa Villabonako herritarrek 2024an ordaindu beharko dituzten zerga eta tasak onartzeko.

EAJk udal gobernuaren ordenantza fiskalak proposamenaren zenbait punturekin ados eta beste zenbaitekin kontra gaudenez, eta puntuz puntu bozkatzeko aukera eman ez digutenez, abstenitu egin gara. Izan ere, oposizio eraikitzailea egiten ari gara eta Amasa-Villabonako udalaren nahikotasun finantzarioa bermatzea beharrezkoa ikusten dugu.

Udal gobernuak onartu egin du ez dakiela etxebizitza hutsen OHZren %50eko errekarguaren igoera neurri eraginkorra izango ote den etxebizitza huts horiek merkatura ateratzeko, eta aitortu du, baita ere, gaur egun indarrean dagoen trakzio mekanikoko ibilgailuen zergaren hobariak murriztea kontra esanean dagoela neurri horiek lortu nahi dituzten helburuekin.

Gutxiago kutsatzen duten ibilgailu hibridoekiko aldaketa era sendoan sustatzen jarraitu behar dela uste dugu. Era berean, EAJren iritzian erosketa ahalmen gutxiko herritarrek ez dute pairatu behar ibilgailu klasikoen jabeei egiten zaien %50eko hobariaren jaitsiera.

Horiek izan dira EAJren argudioak udal gobernuak proposatutako ordenantza fiskalei aldeko botoa ez emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!