Hernialdeko alkate makila Luis Aranarentzat

Tolosaldeko Ataria 2023ko eka. 17a, 14:15

Herniope taldea da Hernialden udal hauteskundeetara aurkezten den bakarra, beraz, zazpi zinegotziek hartu dute kargua gaur. Aranak eta Zubillagak postuak aldatu dituzte.

117 boto eskuratu zituen Herniope taldeak joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Parte hartze txikiagoarekin 17 boto galdu zituen 2019ko hauteskundeetatik. Hala ere, herriko zazpi zinegotziaren talde berarenak izango dira.

Arana orain arte zinegotzi izan da aurreko agintaldian eta Zubillaga alkate. Orain postuak aldatu eta zinegotzi jarraituko du Zubillagak eta alkate kargua hartuko du Aranak. Eguerdian egin dute kargu hartze ekitaldia udaletxean.

Hernialdeko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Luis Arana Goya (Herniope)
  2. Aitor Zubillaga Celaya (Herniope)
  3. Iker Ipintza Sorron (Herniope)
  4. Ohiane Garmendia Bergaretxe (Herniope)
  5. Ana Garro Artola (Herniope)
  6. Aitor Amundarain Goicoechea (Herniope)
  7. Ugaitz Amundarain Garro (Herniope)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!