Elkarrizketa
«Hiru banakako txapel jarraian irabaztea sekulakoa da»

Imanol Garcia Landa 2021 aza 16 Amezketa

Final gogorra jokatu zuen igandean Jokin Altunak Unai Lasoren aurka, tentsio handikoa. Pilotari nafarrari irabazteko ondo jokatu behar dela berretsi du amezketarrak, eta horren adibidea da azken partida. Binakako txapelketan murgilduko da Altuna orain, eta erronka txapelaren lehian egotea izango da.