Euskal Herriko Sega Txapelketako finala, igandean

Tolosaldeko Ataria 2017ko abu. 4a, 15:07
Igor Esnaola legorretarrak irabazi zuen iaz Euskal Herriko sega txapelketako finala.

Eskualdeko bi segalari izango dira lehian: Jesus Mari Ormaetxea Urki Alegian bizi den orendaindarra eta Jokin Etxeberria Bedaion bizi den amasarra. Asteasuko Sarobe baserriko belardian jokatuko da, igandean, 12:00etatik aurrera. 

Ordubeteko lana izango dute; denbora horretan ahalik eta belar-kilo gehien ebakitzen duenak jantziko du txapela. Kontutan hartu beharko da epaileek zigorrak jar ditzaketela txukun ez ebakitzeagatik.

12:00etan hasiko da finala; Urki eta Etxeberriaz gain, Julen Gabirondo Izeta eta Iban Pardo Andres ere lehian izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!