Nekane Libre plataformak mobilizazioak deitu ditu gaur

Ataria 2017ko apirilaren 6a

Gaur urtebete Nekane Txapartegi atxilotu zuen Suitzako poliziak Zurichen. Gaur eguerdian Bilbon, Suitzako kontsulatu aurrean elkarretaratzea egin dute. 60 lagun bildu dira eta Suitzako kontsulari idatzi bat luzatu diote Txapartegiren egoeraren berri emanaz. Asteasun, ez ohiko batzarra egingo dute udaletxean 19:00etan eta ondoren manifestazioa izango da.

Joan den martxoaren 23an Suitzako Justizia Federalak asteasuarra Espainiaratzeko baimena eman zuen. Suitzan eta Alemanian ere deitu dituzte mobilizazio gehiago gaurko.

Hilabete izango du orain Txapartegiren defentsak estradizio baimenari helegitea jartzeko eta plataformako kideek kartzelan bizi duen egoera "gogorra" salatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!