Herrien arteko elkartasunez

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 3a, 12:36
Irudian, abenduan egindako maskulinitate tailerra.

Herrialde Katalanetako gazteak etorriko dira asteburuan Villabonara, Onddo Gazte Asanbladak antolatuta.

Herrialde Katalanetako herritarren bisita izango dute asteburuan Onddo Gazte Asanbladako kideek. «Aiztondoko Elkartasun Egunera etortzen zen Blanesko (Herrialde Katalanak) familia bat, eta asanbladako kide batzuk harremana egin genuen beraiekin», azaldu du Andoni Ugarte asanbladako kide batek. Irailean, Katalunian izan ziren, eta orain beraiek etorriko dira.

Ostiral iluntzean ailegatuko dira Kataluniako gazteak, eta ongietorria eman ondoren, trikipoteoa egingo dute. Gaztetxean afaldu eta gero, DrMarti kataluniarren kontzertua izango da. Larunbat goizean, tailerra egingo dute: «Emakumeek espazio autogestionatuetan dituzten rolak aztertuko ditugu», azaldu du Ugartek. Babarrun jatea egingo dute eta arratsaldean mahaingurua egingo dute: «Gazte mugimendu bakoitzaren bizipenak, borrokak elkarbanatuko ditugu». Egunaren amaieran, trikipoteoa egingo dute, festa giroa luzatzeko.

Hitzaldia, Alegiako gaztetxean

Altsasukoak aske, muntaia polizialik ez lelopean, hitzaldia eskainiko dute Altsasuko herritarrek 19:00etan, Alegiako gaztetxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!