Sagardo dastatuz pasa dute goiza alegiarrek

Tolosaldeko Ataria 2023ko uzt. 15a, 17:00

Alegiako Karmengo festen barruan gaur sagardo dastaketa egin dute eguerdian. Txorizo egosia eta sardina erreak jarri dituzte gerturatutakoentzat. Jai giroak arratsaldean jarraituko du.

 Alegiako festak

  • Uztailak 15, larunbata
    • 17:00-20:00. Jokai, euskal mitologian oinarrituriko jolasak eskolako patioan.
    • 18:00. Haurrentzako merienda eskolako patioan.
    • 19:00. Bertsolariak plazan. Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Jexux Mari Irazu eta Alaia Martin. Gai jartzailea: Iker Iriarte.
    • 21:00. Zahagiardoa plazan.
    • 22:00. Kaiña-Bi Trikifarra taldearekin kalejira.
    • 00:00. DJ Risas.

Astelehenera bitarte luzatuko dira jaiak Alegian. Hemen egitarau guztia ikusgai.

Erlazionatuak

Alegian sagardoaren aparretan

Tolosaldeko Ataria 2023 uzt 15 Alegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!