Uztailaren 14tik 17ra ospatuko dituzte Alegiako jaiak

Ataria 2023ko uzt. 10a, 20:00

Ostiral arratsaldetik astelehenera egitarau zabala izango dute alegiarrek eta bertaratzen direnek; udal talde berriak botako du aurten festen hasiera iragarriko duen txupinazoa.

Egitaraua:
  • Uztailak 14, ostirala
    • 17:00. Haurren Santos Futbito Torneoaren finala futbol zelaian.
    • 18:00. Alegiako eta Villabonako erraldoi eta buruhandien kalejira, Loatzo Musika Eskolako musikariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin, Larraitz auzotik plazaraino.
    • 19:00. Txupinazoa udal talde berriaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.
    • 21:00. Zahagi ardoa zubian.
    • 23:00. Bad Sound eta Ezpalak taldeen kontzertuak.
  • Uztailak 15, larunbata
    • 9:30. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.
    • 12:00. Sagardo dastaketa sardina eta txorizo erreekin. Sagardotegiak: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi eta Aulia.
    • 17:00- 20:00. Jokai, Euskal mitologian oinarritutako jolasak eskolako patioan.
    • 18:00. Haurrentzako merienda eskolako patioan.
    • 19:00. Bertso saioa plazan. Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena, Jexux Mari Irazu eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.
    • 21:00. Zahagi ardoa plazan.
    • 22:00. Kaiña-Bi Trikifarra taldearekin kalejira.
    • 00:00. DJ Risas.
  • Uztailak 16, igandea. Karmen eguna.
    • 9:30. Kalejira berezia, herriko txistulari ohiekin.
    • 11:00. Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.
    • 12:15. Golden Apple Quartet taldearen emanaldia.
    • Ondoren. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da, egun guztian zehar.
    • 17:00. Sokamuturra plazan.
    • 18:30. Alegiako erraldoien kalejira Larraitz auzoko plazaraino.
    • 19:00. Trial Bike erakustaldia, Benito Rosen eskutik, Larraitz auzoko plazan.
    • 21:00. Zahagi ardoa Larraitz auzoko plazan.
    • 23:00. Mugi panderoa taldearekin erromeria plazan.
  • Uztailak 17, astelehena
    • 9:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.
    • 9:30. Eider eta Maider trikitilariek alaituriko diana.
    • 11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa. Bukaeran, bingoa jubilatuentzat.
    • 11:00-14:00. Haur parkea eskolako patioan.
    • 16:30. Haur parkea eskolako patioan.
    • 18:30. Apar festa.
    • 18:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan, 12 eta 15 urte bitartekoentzat, eta ondoren, 16 urtetik gorakoentzat.
    • 19:30. Joxe Mendizabalekin erromeria.
    • 21:00. Zahagi ardoa plazan.
    • 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan.
    • Ondoren. Dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik.
    • 00:00. Jaien amaiera.

Lotura honetan kontsultatu daiteke egitarau osoa.

Jaietako kamisetak eskatu zituzten herritarrek, festen lehen egunera arte jaso ahal izango dituzte kamiseta horiek kultur etxean. Ordutegi hauetan jaso ahal izango dira kamisetak:

  • Uztailaren 7tik 13ra: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Uztailaren 14ean: 10:00etatik 13:00era.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!