11:00. Ongi etorria herriko dantzariekin. Ondoren. Toka txapelketa. 14:00. Bertso bazkaria herriko ostatuan Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsolariekin.
Final-zortzirenak. Buruz buruko txapelketa. Artola vs. Peña.
Xabier Zeberio eta Arineketan bikotea (Iñar Sastre pianojolea eta Jagoba Astiasaran txistularia), laukote formatuan izango dira Tolosan, Alejandro Saul Martinez biolontxelo-jolearekin batera.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Julen Madariaga Murua artista altzotarra bertan izango da. Berarentzat kuttun diren euskal hitzen inguruan marraztutako ilustrazioak ageri dira, hitzen aldaera euskalki ezberdinetan eta bere esanahia beste hizkuntzetan.
Mirari Bengoa Garmendia tolosarraren pintura erakusketa.