Eskualdeko pentsiodunen elkarretaratzea pentsio duinak eskatzeko, Emakumeen Egunaren atarian, emakumeei zuzendutako hainbat ekintza egingo dituzte.
'Nola landu zure baratze txikia'. Clara Gutierrez irakaslearekin. Martxoak 4 eta 7. Gazteleraz. 80 euro.
Doako hitzaldia, Treba gurasoak. 'Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen'. Leyre Canok eskainita, haur eta nerabeen gurasoentzat.
Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak 'Gure basoak' izeneko komikia ondu du, Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Migel Zeberio Etxetxipiaren argazkiak. Marea beltzaren aurka Hondarribiko arrantzaleek egindako lana jasotzen da Zeberioren argazkietan.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.