Maiatzak 4, osteguna, 19:00etan Ibarrako Kultur Etxean. Sarrera Ekinbide politikoak eta lan-lerroak *Herrigintza eta ekintza politikoa Herri mailako antolaketa eredua *Herria martxan jarri *Lan-lerroak Ibarran mamitu Presoen Batzordea eta Kalera dinamika
Eusko Jaurlaritzak arautu duenaren arabera, EIT - Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoaren agiria izan beharko dute eta udaletxean aurkeztu, Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro publikoan sartzeko, ondorengo eraikin hauek: 1. 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dituzten eraikin guztiek.2. Adina gorabehera, birgaitzeko eta irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek. Eraikinak antzinatasun edo urte kopuru hori baldin badu, EIT agiria aurkeztu behar da (Tolosako Udal Erregistroan). Horretarako epea: 2018ko ekainaren 27ra arte.
Juan Karlos Izagirre eta Rebeka Ubera izango dira, prozesu eratzailearen barruan. EH Bilduk bost urteko ibilbidea egin ostean lau indar politikoren koalizio izatetik alderdi jakin batekin loturarik ez duten herritarrak eta sektore politikoak bilduko dituen subjektu politiko izateko saltoa egitera doa.
Indarkeria prebenitzeko tailerra. Gazte zein helduentzat. Martxoak: 15, 22 eta 29.Apirilak: 5 eta 26Maiatzak: 3
Topic zentroak antolatzen duen hemezortzigarrena da, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du. Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean... 11:00-13:00 eta 16:00-19:00. (astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan) 11:00-14:00 eta 16:00-20:00. (larunbat, igande eta jai egunetan).
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester Egunak: Martxoaren 27tik ekainaren 5a arte (astelehenak) Ordua: 15:00-17:00 Lekua: Kultur Etxea (Trianguloa) Gaztelaniaz 10€ Emozioen gestioa funtsezko gai bat da berdintasunezko eta tratu oneko guneak sortzeko garaian. Jabetze pertsonalaren alderdi bat ere bada, zeren gaitasuna ematen baitigu autogestio eta osasun emozionalerako. Badaude geldi utzi eta blokeatzen gaituzten emozio toxikoak, eta geure bizitzeko nahi eta era benetakora bultzatzen eta hurbiltzen gaituzten emozio osasungarriak. Badaude, genero-hezkuntza emozional baten ondorioz, bizitza interpretatzeko eta erreakzionatzeko era batzuk, mugatu eta baldintzatzen gaituztenak. Garrantzitsua da guk ikastea geure mundu emozionala deszifratzen eta jakitea geure emozioak modu egoki batean gestionatzen. Argibideak eta matrikula Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan. Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea. Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383 / berdintasuna@tolosa.eus Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.
Hastapen eta hobetze mailak Asteazkenero Irakaslea: Bibiche Dartagnan Junior Izena ematea eta informazioa: 688875208
Apirilaren 7tik Maiatzaren 7ra ikusgai Plazida Otaño liburutegian. Argazkilaria: Jon Mikel Insausti.
Tolosako Ikastetxeetan martxoan zehar Maurice Sendak ilustratzailearen "Piztiak bizi diren lekuan" irudi-liburua landu dute. Haur liburutegiak umeek taldeka ipuinari buruz egindako muralekin erakusketa bat antolatu du eta ilustratzaileari buruzko interesgune bat sortu: idazleari buruzko informazioa eta berak kaleratutako este lan batzuk. Erakusketa eta interesgunea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra ikusgai izango dira. 2017/04/11 - 2017/04/21: 10:00 - 13:30 2017/04/24 - 2017/05/12: 17:00 - 20:00
Galtzaundi Euskara Taldeak dinamizatuta Tolosako Herrikide, Laskorain eta Orixeko eta Ibarrako Uzturpeko 4. DBHko ikasleek beraien ikastetxeetan euskarak izan duen bilakaera aztertu dute argazki bidez. Tolosako Euskararen Mahaitik sortutako ekimena da. Goizez 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.
Box.A Elkarteko hamahiru kidek hartu dute parte bertan, beraien ikuspuntu eta teknika ezberdinak ikusgai jarriaz. 1969an publikatutako liburua hartu dute oinarri.