12:30. Batxilergo 1. mailako ikasleei zuzendua izango da, Samaniego ikastetxeak antolatuta, Orixe Institutuak. Lander Zalakain (Belako taldeko musikaria); Joantxo Arakama (Glaukoma taldeko musikaria); Asier Sarasua (ekintzailea); Jaione Auzmendi (ikertzailea); Irene San Sebastian (arkitektoa) eta Ane Izagirre (irakaslea). Moderatzailea: Garikoitz Goikoetxea (BERRIAko kazetaria eta Euskara irabazteko bidean liburuaren idazlea). 16:45. Haur jolasak, Zerkausian eta ondoren, txokolate jatea.
Ipuin txokoa, gurasoak ere ipuin kontari! 3-6 urte bitarteko haurrentzat eta euren gurasoentzat da, eta kontalaria Miriam Mendoza izango da. Ekimen honen bidez umeei zein gurasoei kalitate handiko liburuak ezagutaraztea eta irudi-liburuen erabilpena sustatzea nahi da.
Berrogei urte geroago Oskarbi taldea Tolosan izango da. Oraingoan Oskarbiren 50 urtemuga ospatzen, eta hamaikagarren diskoa aurkezten.
Bonberenea 1997 Hit erremixak cdaren festa ospatuko da Euskal Herriko eta atzerriko hainbat DJ eta Mc rekin. Sarrera: 6 euro eta CD-a.
Orbelagauak kultur eskaintzaren barruan antzerkia izango da.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Ainara Altuna Etxeberriaren margo lanak.
Tolosaldea Sahararekin elkartearekin bat eginda, Alegiako Udalak janari bilketa jarri du martxan. Gizarte zerbitzuetan utzi ahal izango dira, eta baita San Juan ikastetxean.
Lo efímerotitulua duen obra sorta dakar Jesus Manse pasaitarrak. 2013-2017 urte artean egindako 40 olio errealistak.
Bizibideak Gartxot Arregiren proiektua da: "Nire bizitzan zehar, nire jaioterrian Euskal Herrian, izan nitzakeen bizibide ezberdinen aukerak azaltzean du bere funtsa. Bizibide ezberdinak azaltzeko formalki irudiak autorretratuak dira". Ikuslearen konplizitatea sortzeko helburua du, bizibidea “aukeratzeko askatasunaren" hausnarketa egin dezan. Irekiera ekitaldia, urtarrilaren 27an izango da, 19:00etan.