Arratsaldean. Kulunkatauri emanaldia, 6-12 urte artekoentzat. 19:30. Helduentzat kontzertua. Pilar Gerra abeslariaren kontzertua, Edson Goya gitarra eta Nando Gomes perkusioan lagun dituela, ikus-entzunezkoen aretoan.
Doako puzgarriak eta haur parkea, Zerkausian, 2-8 urte bitarteko haurrentzat. 09:30-12:30. Hariak mugituz tailerra Topic zentroan, 8 urtetik gorako haurrentzat. 10:00-13:00. Make it tailerra BOX.An, 10-16 urte bitarteko gaztetxoentzat. 17:00-20:00. Topagunean DJ Festa, 12-16 urte bitarteko gaztetxoekin.
Gabonetako Pilota Topaketak izaten dira Alegia, Altzo, Ikaztegieta eta Amezketako pilotari gazteentzat, eta finalak jokatuko dituzte.
Tor magoaren eskutik izango da magia ikuskizuna, familia osoarentzat.
17:00. Maskulinitate tailerra, gaztetxean. 18:30-20:00. Gaztaina jatea eta Salatzen dut argazki-bideo saioa, plazan.
Gotzon Huegun eskultorearen tailerra. ezagutu nola lantzen den egurra eta nola egiten diren eskulturak.
Pintxo pote musikatua. Kultur Batzordeak antolatuta pintxo potea Kontzeju tabernan eta Urdelar Biltokian. Pintxoak eskainiko dituzte edariaren truke eta prezio bateratuak egongo dira. Pintxoa bakarrik nahi izanez gero, euro bat ordaindu beharko da. Ondoren. Oztopo taldearen kontzertua Urdelar Biltokian.
Tolosa&Co-ren eskutik, Deabru Beltzak kale antzerkia taldea izango da.
Manifestazio argitsua egingo dute Villabonako kaleetan barrena, Kalera kalera! dinamikak deituta.
Gipuzkoako finala Anoetan izango da eta Alkizatik kanporaketako bi bikote joango dira bertara. Ostatuak sariak jarriko ditu irabazleentzat.
Willis Drummond taldea igoko da Bonbereneako oholtzara. Sarrera: 8 euro.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
Txotxongiloen konpainia irandar bat da Yase Tamam. Zahra Sabri da konpainia horren arima, zuzendaria, gidoilaria eta artista plastikoa. Astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan:11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandeetan:11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Gotzon Huegun artistaren taila eta eskultura erakusketa. Inaugurazioa: 19:30ean, azaroaren 18an.
10:00-13:00 / 16:00-20:00. Trianguloa plazan jarri dute urtero moduan, eta bidaia bat, euro 1, hiru bidaia, 2 euro eta zortzi bidaia 5 euro ordaindu beharko dira.
Sos Arrazakeriak eta Mugak antolatutako erakusketa da.
Monica Bernabe eta Gervasio Sanchezen argazkiekin osatutako erakusketa da.
Laskorain ikastolak urtero antolatzen duen Merkatu Txikia izango da. 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 egongo da zabalik.
Arratzainen Gabonetako I. Futbol Kanpusa jokatuko da, 2005etik 2008ra jaiotako neska-mutilekin.
Xake txokoa eta ipuin kontaketak ingelesez eta euskaraz egongo dira. Liburutegiaren ordua, 09:00tik 13:30ra izango da eta arratsaldez itxita egongo da.