Hilero erronka bat egingo dute Eskola Txikien festaren bueltan

Tolosaldeko Ataria 2024ko ots. 5a, 15:00

Otsailetik maiatzera egingo dituzte erronkak. Material birziklatuak erabiliz eskulanak egin beharko dituzte parte hartzaileek; antifazak egitea izango da otsaileko erronka.

Adunako Eskola Txikien festa dela eta, erronka bat proposatu dute eskolatik. Ekimenean parte hartu nahi dutenek, material birziklatua erabilita eskulanak egin beharko dituzte. Hil bakoitzeko erronka bat izango da, otsailetik maiatzera bitartean. Erronka guztiak egiten dituztenen artean, sari bat zozkatuko da.

Eskulanak egin ahala, parte hartzaileek argazkiak sareetara igo ditzakete eta @adunakoeskolatxikienfesta kontuarekin lotu. Bestalde, argazkiak bidali daitezke adunakomunikazioa@gmail.com helbidera, hileko azken ostirala baino lehen.

Antifazak egitea da otsailerako proposatu duten erronka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!