Makila hotsekin Txindokipekoak esnarazten

Tolosaldeko Ataria 2020ko ots. 23a, 13:23

Abaltzisketako txantxoen eguna da gaurkoa. Etxez etxe eta baserriz baserri lotan zegoena ere esnatu dute dantzan ibili direnek.

Tartean-tartean zatoko ardoari tragoa emanez ibili dira abaltzisketarrak festan. Goitik behera zuriz jantzi, eta koloredun zapi eta txapelek apaindu dute herriko irudia. Esku banatan makila bana hartu eta etxez etxe eta baserriz baserri ibili dira. Dantza bat eta beste egin artean, oihuak eta irrintziak, eta batez ere, umore onak ez du hutsik egin. Goiz erdian iritsi dira herrigunera, eta hango etxeetan dantzatu ostean, berriro ekin diote baserrietako bideari

Erlazionatuak

Abaltzisketako txantxo dantzariak

Tolosaldeko Ataria 2020 ots 23 Abaltzisketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!