Inauterietako egitarau ofiziala

Ataria 2020ko ots. 10a, 12:00

Otsailaren 20tik martxoaren 1era Tolosan inauteriak ospatuko dira eta udala gaur hasi da inauterietako egitarau ofiziala etxez etxe banatzen. Liburuxka, aurten ere, Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egin dute.

[Ikusi egitaraua PDFn]

 

KALDEREROAK

OTSAILAK 15

10:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbola plazatik.

12:00. Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik.

12:30. Haur Jaialdia, Aiz-Orratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da.

19:00. Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da Plaza Zaharretik.

23:30. “Incansables” txaranga kalez kale.

 

KALDEREROAK

OTSAILAK 16

12:15. Inauterietako kontzertua, Tolosako Udal Musika Banda eta  Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.

 

OSTEGUN GIZENA

OTSAILAK 20

11:15. Udal txistulari bandak inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11:45. Kabi-Alai elkarteak Incansables txaranga 2020ko Kabi-Alai Kuttuna izendatu du. Ondoren pregoia.

12:00. Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko.

12:00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.

16:30. Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi Alai txarangak alaitua.

Ondoren. Kalejira.

19:30. Emakumeon plazatik zezen suzkoa irtengo da. Ero Etxe elkartearen eskutik.

20:00. Aurrera kirol elkartearen danborrada.

23:00. Txosnagunean Ziakhus eta Little Martin Selektah.

 

 

OSTIRAL MEHEA

OTSAILAK 21

11:30. Ozenki txistulari taldearen kalejira.

16:30. Zezen plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaiturik.

Ondoren. Kalejira.

20:30. Ostiral Mehe eguneko danborrada.

22:00. Txosnagunean eskualdeko taldeen kontzertuak.

22:30. Arpegi taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan, 40. urteurrena.

23:30-01:30. Jainekin txarangaren irteera.

 

 

ZALDUNITA BEZPERA

OTSAILAK 22

11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbolatik.

11:30. Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.

11:30. Udaberri dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira abiatuko da Triangulotik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.

12:00-17:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.

17:00. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik.

19:00. Tolosako danborradaren irteera Plaza Zaharretik Tolosako udal musika bandarekin. Geldialdiak: Plaza Zaharra, Berdura plaza eta Rondilla 14.

22:30. Txosnagunean Leizeak, El sonido de la metraia, Streetwise eta Dinamita taldeen kontzertuak.

23:30-01:30. Oriako Txaranga eta Iraunkorrak txarangak kalez kale.

 

 

ZALDUNITA 

OTSAILAK 23

08:00. Diana, Tolosako udal musika bandarekin.

08:45. Udal txistulari bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.

10:00. Txarangen irteera.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

15:45. Udal txistulari bandak Idiarena pieza joz egingo du ohiko ibilbidea.

16:00. Kalejira Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen plazaraino.

16:30. Zezenak Zezen plazan, txarangak eta udal txistulari banda ariko dira ikuskizuna alaitzen.

Ondoren. Kalejira.

19:00. Txosnagunean kontzertua: Laket.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan Alcoyano, Veleta-Aiz-Orratz eta Urdiña Txiki txarangekin.

22:30. Txosnagunean Bake faltsua eta DJ Jotatxo taldeen kontzertua.

23:30-01:30. Kalean eta Oriako txarangak kalez kale.

 

 

ASTELENITA

OTSAILAK 24

09:00. Txarangen irteera.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Txinparta txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

15:30. Gaztea Errepidean! Kamioi ibiltaria. DJ Txurru eta Oihan Vega, eta Yogurinha Borovarekin dantzaldia. Irteera Nafarroa etorbidetik.

16:00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.

16:30. Zezenak Zezen plazan. Txarangak ariko dira ikuskizua alaitzen. Ondoren. Kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.

19:00. Txosnagunearen erromeria: Muxutruk.

21:30. Little Martin Selektah eta Bassagain soinu sistemaren kamioi ibiltaria. Triangulotik Rondillan barrena.

22:30-00:30. Txosnagunean kontzertua: Marianitoz blai eta DJ Bull.

22:30-00:30. Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.

 

ASTEARTITA

OTSAILAK 25

6:00. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du Udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.

8:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena Zezen Plazan. Ondoren kalejira.

11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kabila txarangak alaituta.

11:00. Karroza eta konpartsen irteera.

12:00. Plaza Berrian txarangen bilkura; San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen  eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino

15:45. Udal Txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, “Idiarena” pieza joko du.

16:00. Txapel Haundi, Sukalde, eta San Esteban txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.

16:30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak eta Udal txistulari banda arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.

19:00. Dantzaldia Berdura plazan Txapel Haundi, Sukalde eta San Esteban txarangekin.

23:30. “Incansables Zaharrak” txarangaren irteera.

 

PIÑATA IGANDEA

MARTXOAK 1

11:00. Poca-Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joango da.
16:30. Zezen plazan xexen festa Kalean txarangak alaituta. Ondoren kalejira.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!