2016ko XIV orduak gogoratzen

Ataria 2024ko maiatzaren 12a

Hainbat mendizale San Migeleko santutegiaren inguruan, orain dela zortzi urte.

Astebete geratzen da aurtengo zitarako, urduritasunak albo batera utzi eta momentu egokia da azken edizioa gogoratzeko. Hemen dituzue 2016ko irudiak. Gozatu.

XIV orduko ibilaldia berezia da gurean eta orain dela 8 urtekoa ere horrelakoa izan zen. 05:00ak jotzearekin batera, martxan jarri zen 1.702 mendizalez osatutako katea, 1.300 gizonezko eta 402 emakume. Eguraldia uste baino hobeto portatu zen ordungoan eta ia ibilbide gehiena ateri egin ahal izan zuten. Hala ere, 68 kilometro egin eta Berazubira iritsi zirenak 1.488 parte hartzaile izan ziren.

ATARIAko kazetariak hainbat puntutan izan ziren, mendizalei elkarrizketak egin eta argazki eta bideoz osatutako material sorta osatzeko. Jarraian dituzue 2016koak eman zituenak:

Bideo bereziak:

Argazki galeriak eta bideoak:

Datorren igandean ere ATARIA hor izango da. Beraz, adi kamerei eta adi Ataria.eus webguneari.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!