XIV Orduko Martxa 2016

Gustuko tokian aldaparik ez

I. Garcia Landa / J. Miranda 2016ko maiatzaren 29a

08:30tik aurrera, tantaka-tantaka baina etenik gabe gerturatu dira mendizaleak Lekunberriko kontrol gunera. Bertan indarrak hartu ondoren, Atako pendizari ekin diote. Lehen euri tantekin batera iritsi dira mendizaleak Aralarko San Migeleko santutegi ingurura.

Normaltasuna da nagusi, orain arte, Aralarko Adiskideak taldeak antolatzen duen XIV Orduko Martxan. San Migelerako igoeran lokatza topatu dute mendizaleek baina eragozpen handirik ez dute izan bidea egiteko.

Goizeko lehen orduetatik eguraldia lagun izan dute martxan parte hartu duten lagunek. Aralarrera igotzearekin batera lehen euri tantak bota ditu, baina laster atertu du. Tenperatura egokia izan dela aitortu dute lasterkariek, "ez hotz eta ez bero".

Jendearen animoa izan da bide bazterretan. Aralarko San Migelko santutegi inguruan herritar asko egon dira, lagun eta senitartekoei animoak emateko. Mokadutxo bat elkarrekin hartzeko ere aprobetxatu dute askok, ibilbidea jarraitu aurretik. Publikoaren oihu eta txaloak bultzatu ditu mendizaleak, aldapa behera, Guardetxerantz. Han ere, jende ugari izan dute zain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!