Lekunberritik San Migelera joateko, Ata bailaratik igo dira XIV Orduko ibiltariak, eta hor zuten TOLOSALDEKO ATARIA-ren arkua zain, martxaren tarteko helmuga balitz bezala. San Migeleko gunean martxaren parte hartzaileak eta bere senide eta lagunak elkartu dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?