XIV Orduko Martxa 2016

Bidegurutzean, behera

Itzea Urkizu-Eneritz Maiz 2016ko maiatzaren 29a

Igaratzatik barrena 13:00ak aldera iritsi da lehen mendizalea bidegurutzera. Mendiz ala errepidez egiten jarraitzeko erabakia hartu beharra izan dute eta, gehiengoak, beherako bidea hartu du. Betiko bidea.

Umorez iritsi dira Minetara. Batzuk kazkabarrak harrapatu ditu, beste batzuk, euriak. Baina batere busti ez denik ere izan da. Batzuk bustiz egin dute aurrera, beste batzuek, pagoaren azpian jarri eta aurkitu dute aterpea. 

Gogotsu, baina gehiengoak, ohiko bidea hartu du. 19 kilometro edota 25 kilometro markatzen zuen. 3 ordu eta erdi edo 5 ordu. Baina indartsu iritsi eta gorako bidea hartu dutenak ere izan dira.

Jende gutxiago, baina aldapa eta ordu gehiago. Errepidean, berriz, oinak zigortzeko kilometro luzeak, Berazubiraino. Amezketan, ordea, senide eta lagun asko ziren ikusmiran, oinetakoak aldatu eta animoak emateko.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!