XIV Orduko Martxa 2016

Hamalau orduren buruan, helmuga

Maier Ugartemendia / Naiara Roldan de Aranguiz 2016ko maiatzaren 29a

Eguna luze joan da gaurkoan. Batzuentzat beste batzuentzat baino luzeagoa hala ere. Izan ere, Berazubiko manta berdea lehenak zapaldu duenean, eguerdiko ordu biak inguru ziren. Jarraian, gutxika, tanta modura, mendizaleak azaltzen hasi dira Tolosako Berazubi estadiora.

Bertan, boluntarioak prest, azken zorionak eta txaloak parte hartzaileei eskainiz. Txaloez gain, beste zerbaiten bila ere sartu dira parte hartzaileak estadiora, norberak bere diploma jaso du martxaren azken mahaian. 

Ikusleak, harmailetan, belarretik urrun. Txalo zaparradak eskainiz senide eta lagunei. Hamalau orduz tipi-tapa, tirriki-tarraka mendi, bide eta errepidetik pauso bat eta hurrengoa eta hurrengoa emanez aritu diren horiei euren indarra erakutsiz. Eta mendizaleak pozik, harmailetako giroa ikusita, martxan izandako makuluek orduan gora egiten zuten, senideei agurra bueltatuz. 

Lau urteroko irudia ordea ez da Berazubin ikusi aurtengoan. Izan ere, bisitentzako gunea harmailetan kokaturik zegoenez, erdiko belargunea aurten hutsik ikusi da. Mendizale gutxi batzuk martxa amaituta derrigortutako luzaketak bertan egin baina gehienak gertukoengana alde egin dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!