Kultura, kirola...denetarik izan da abuztuko hirugarren astean

Ataria 2017ko abuztuaren 23a

Egun hauetan eskualdean gertatu den guztia biltzen aritu gara ataria.eus webgunean. Hona hemen, abuztuko hirugarren asteko albisteak biltzen dituen azala.

Kultur arloari dagokionez, Azken Muga egitasmoko lehen ekitaldiak egin zituzten larunbatean eta Erromeria Eguna ospatu zuten. Horretaz gain, agur festa egin zieten Oporrak Bakean programan parte hartu duten haur sahararrei, eta kirolari dagokionez, Europako Sega Txapelketan hartu dute parte eskualdeko hainbat segalarik. Hona hemen aste honetako albisteen loturak:

1. Erromeria eguna ospatu zuten Azken Muga egitasmoaren barruan

2. Agur festa egin diete Oporrak Bakean programan parte hartu dutenei

3. Jexux Mari Goenagak bigarren postua lortu du Europako Sega txapelketan

4. Elkartasun argazkia Bartzelonako atentatua gaitzesteko

5. Munduko junior txapelketan parte hartuko du Unai Iribar txirrindulariak

6. 'Handia' filmaren teaser-a aurkeztu dute

7. Lauburu K.E.k Igor Echarri fitxatuz osatu du lan taldea

8. 'Irradak' ikuskizuna estreinatuko du Alurr Dantza Taldeak

9. Hasi dira Ibarrako San Bartolome jaiak

10. Amezketako haurrek ez diote euliari itxaron festarekin hasteko

11. Apurtu da Hernioren magaleko isiltasuna

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!