Amezketako San Bartolomeak 2017

Haurrek ez diote euliari itxaron

Ataria 2017ko abuztuaren 23a

Eulia iritsi ez bada ere, hasi dira Amezketako San Bartolome jaiak. Haurren eguna da gaur eta puzgarriak izan dituzte goizean zein arratsaldean.

Iluntzean jaitsiko da eulia Amezketara, baina haurrek beren eguna dute gaur, eta goizean goizetik izan dute ongi pasatzeko aukera. Puzgarriak eta jolasak izan dituzte goizean, eta bazkaria egin dute ondoren Zazpi-Iturri elkartean. 

Sabela bete, eta jolasean jarraitzeko moduan zeuden haurrak; puzgarriekin eta trizikloekin jolasteko aukera izan dute arratsaldean ere. Ondoren, txokolate jatea eta buruhandi eta txistulariekin kalejira egingo dituzte. 

Iluntzean jaitsiko da eulia Amezketara, eta agurra dantzatuz egingo diote merezitako ongi etorria. 21:00etan, zahagi ardoa egingo dute eta Izer eta Alabier eta Elustondo anai-arrebekin erromeria izango da goizaldera arte. Atsedenaldian, Bingoa jokatuko dute; beraz, sariren bat irabazi nahi duenak Amezketara gerturatu besterik ez du. 

Ikusi hemen datozen ordu eta egunetako egitaraua.

Erlazionatuak

Udarako azken euliak, Amezketan du geltokia

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 20 Amezketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!