Goenagak bigarren postua lortu du Europako Txapelketan

Ataria 2017ko abu. 21a, 10:30

Euskal Herritik Suitzara joan den ordezkaritza. Argazkia: Almitza

Europako Sega Txapelketa jokatu dute Suitzan, eta Jexux Mari Goenagak bigarren postua lortu du gizonezkoetan; 32. postuan geratu da Jon Otegi eta 33.postuan Oier Urkola. Emakumezkoetan, berriz, 13. postua lortu du Alaitz Imazek, eta 14. postua Ainara Otamendik.

Europako Bakarkako Sega Txapelketa jokatu da abuztuaren 18tik 20ra Suitzako Ingenbohl eta Brunnen herrietan. Emakumezkoen kategorian eta 30 urtez azpikoetan hartu dute parte Alaitz Imaz hernialdetarrak eta Ainara Otamendi ibartarrak. 13. eta 14. postuak erdietsi dituzte, hurrenez hurren.

Gizonezkoen kategorian berriz, 30 urtetik beherakoetan hartu dute parte Jon Otegik eta Oier Urkolak; 32. eta 33. postuak lortu dituzte, hurrenez hurren. 30etik gorakoetan aldiz, Jexux Mari Goenagak bigarren postua lortu du. 

Amets Otegik bosgarren postua lortu du bere kategorian; Amaiur Arrospide eta Harkaitz Gabirondo zortzigarren eta bederatzigarren gelditu dira, hurrenez hurren.

Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia, Hego Tirol, Eslovakia, Txekia, Errusia eta Euskal Herriako selekzioek hartu dute parte txapelketan. Gizonezkoek 100 metro karratu ebaki behar izan dituzte, eta gainontzekoek 35 metro karratu. 

Udaberri Dantza Taldeko kideak ere bertan izan dira; sega txapelketaz gain, herrialdeen arteko kultur topaketan ere hartu dute parte eta herri kirol erakustaldia eta Udaberri Dantza Taldeko dantzarien saioa ere eskaini dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!