Munduko junior txapelketan parte hartuko du Unai Iribar txirrindulariak

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 19a

Datorren abuztuaren 23tik 27ra bitarte jokatuko dute pistako txapelketa, Montichiarin (Italia)

Espainia ordezkatuz, pistako munduko txapelketan ariko da Unai Iribar ibartarra, datorren astean. Joan Martí Bennassar kidearekin batera bertaratuko da Italiara, eta Raul Mena prestatzailea izango dute gidari.

Iribarrek, ostegunean scratch proba izango du, eta larunbatean omnium proba. Igandean, berriz, txapelketaren azken egunean, madison proban lehiatu beharko dute, bai Iribarrek, bai Bennassarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!