Ikusi arte!

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 18a

Oporrak Bakean programan parte hartu duten gaztetxoei agur festa egin diete, gaur, Tolosako Zerkausian; datorren astean itzuliko dira kanpalekuetara. 

Ekaina amaieran iritsi ziren, eta konturatzerako iritsi zaie agur esateko garaia. Urteroko moduan, Tolosaldea Sahararekin elkarteak Oporrak Bakean egitasmoa antolatu du, aurten ere, eskualdeko udalen laguntzaz; bi hilabetez Euskal Herrian egonaldia egin eta gero, datorren astean itzuliko dira kanpalekuetara. 

21 neska-mutiil bertaratu dira, aurtengo udan, Tolosaldea, eta 10 harrera-familiak parte hartu dute proiektuan; gainerakoak, estreinakoz, Tolosako Udalako utzitako aterpetxean egon dira, San Esteban auzoan. 

Gaur, agur festa egin diete Zerkausian. Piragua saioarekin hasi dira, baina, euria hasi duenez, egitaraua aurreratu behar izan dute, eta espero baino lehen lehorreratu behar izan dute. Gaitzerdi, ordea, lehenago hasi baitira jolasekin. Gozatu ederra hartu dute, eta aldarrikapen politikoekin eta musika emanaldiarekin biribildu dute ekitaldia. Agur guztiek izan ohi dute zapore gazi-gozoa, eta baina gaurkoak ere: hurrengo udan egitasmoaren beharrik ez izatea albiste ona litzateke, saharar herriaren alde. 

Neska-mutilak datorren abuztuaren 21etik 23ra bitarte itzuliko dira beren etxeetara, hainbat txandatan. 

Erlazionatuak

21 irribarre berri, Tolosaldeko udari

Tolosaldeko Ataria 2017 eka 30 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!