Mugak senidetzeei bide eman zienekoa

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 19a

Azken Muga egitasmoa bigarrenez abiarazi dute, eta erromeria eguna dute gaur, Zarateko lepoan.

Nafarroak eta Gipuzkoak elkar ukitzen dute, Zarateko lepoan, Balerdiren begiradapean. Ezkutuko ukitua da, ordea, zuhaizpe magikoaren itzaletan, eta sormen askerako gune bilakatzen du, horrek, txokoa. Bide horretatik ekin zioten, iaz, Azken Muga proiektuari, eta bigarrenez buru-belarri ari dira, aste honetan hasita. Gaur, erromeria doinuak dira nagusi.

Natur baliabideak erabiliz sortutako eskulturak ezagutzen hasi dute larunbata, eta segituan iritsi dira trikitilariak. Jende asko bidean zen, oraindik, ordea, autoz zein oinez, eta bazkaria prestatzen ari zirenei arindu die lana, musikak.

Txistulariak ere bertaratu dira, gero, eta egitasmoko ikur bilakatu den aulkitzarraren gainetik jo dute kantua, basoari eskaini nahiko baliote bezala.

Erromerietako legeei jarraiki, bazkaria ere bertan egingo dute, eta arratsaldera bitarte, izango da, behinola muga izandakoak senidetzeko gune bilakatzeko aukerarik.

Uda osoan barrena, beste hainbat hitzordu antolatu ditu Azken Muga proiektuak.

Erlazionatuak

Azken Muga: Jazzarate

Tolosaldeko Ataria 2017 abu 18 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!