Bidaniako San Bartolomeak 2017

Apurtu da Hernioren magaleko isiltasuna

Ataria 2017ko abuztuaren 23a

Ezkil hotsekin batera lehertu dute txupinazoa eguerdian Bidanian. Gazteak traktorean sartu eta herrian ibili dira txikiteoan; haurrak, berriz, plazan bildu eta jolasean ibili dira.

Isiltasun eta lasaitasun bila joaten dira asko eta asko Bidaniara; bost egunez isiltasun hori apurtuko duen suziria lehertu da eguerdian, festak hasi direnaren seinale.

20 gazte inguru elkartu dira eta txikiteo herrikoia egin dute herrian. Haurrak herriko plazan bildu dira eta jolasean ibili dira. Batzuk, bizikletekin egin dituzte jolasak eta besteak makilak eskuan hartu eta puxikak lehertzen edota lokotxak biltzen aritu dira.

Gauean, herri afaria egingo dute luxuzko bi bertsolariekin: Alaia Martin eta Amets Arzallus arituko dira afalostea girotzen. Gabenara taldearen erromeria izango da eguna amaitzeko. 

Ikusi hemen egitaraua. 

Erlazionatuak

Ezkil hotsen esperoan

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 21 Bidania-Goiatz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!