Elkartasun argazkia, Bartzelonara

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 18a

Tolosako Udalak deituta, dozenaka herritarrek bat egin dute atzo Bartzelonan izandako atentatua gaitzesteko.

Plaza Zaharrean elkartu dira, 12:00etan, eta udalbatzako ordezkariekin bat egin dute hainbat herritarrek. Helburua, bakarra: atzo Bartzelonan gertatutako atentatua gaitzetsi, eta elkartasuna adieraztea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!